Hasi da Azpeitia Cup

Uztarria.eus 2014ko api. 25a, 14:55

Gaur, ostirala, hasi da alebin mutilen Azpeitia Cup futbol txapelketa. Garmendipeko zelaietan aritu dira partidak jokatzen goizez, eta bazkalostean jarraituko du lehiak. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako, Kantabriako eta Errioxako 32 taldek hartuko dute parte Azpeitia Cup-en aurretiko fase honetan, eta igandera bitartean hainbat norgehiagoka jokatuko dute. Igandean bertan erabakiko da zein lau talde ariko diren talde handienekin ekaineko txapelketan. Hemen, gaur goizeko argazki batzuk.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide