Azken ukituak Madalenako ospitale zaharreko interpretazio zentroari

Uztarria.eus 2014ko api. 25a, 15:49

Madalenako ospitalea eraberritzeko lanak azken txanpan dira dagoeneko. Maiatzaren 1ean, osteguna, inauguratuko dute Jesusen Lagundiak prestatu duten interpretazio zentroa. 11:00etan meza egingo dute Madalenako baselizan eta 12:00etan izango da inaugurazio ekitaldia.

1.535ean hiru hilabetez egon zen Loiolako Inazio ospitalean, zauriak sendatzen, eta egonaldi hari esker bilakatu zen gerora interes bereziko gune Madalenako ospitalea. Horri lotuta, Loiolako Inazioren eskultura jarri dute interpretazio zentroaren atarian. Antonio Oteiza kaputxinoak egin du obra.

Uztarriak Ospitalearen berritze lanen inguruko argazki-erreportajea kaleratu du apirileko zenbakian: http://md.uztcdn.com/pdf/160.pdf

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide