Mattin Villares eta Andoni Blas nagusi, XV. Azpeitiko Rallysprintean

Uztarria.eus 2014ko api. 28a, 11:34

Rallysprintaren une bat.

Mattin Villares eta Andoni Blas (Renault Clio) nagusitu ziren XV. Azpeitiko Rallysprintean, zapatuan. Euskal Herriko eta Gipuzkoako Rallysprint Txapelketetarako laugarren proba puntuagarria izan zen zapatukoa.

Euritan jokatu zen lasterketa, eta Joxe Labaka eta Eli Bergara (Mitsubishi EVO V) izan ziren bigarren, lehenengo eta hirugarren mangetan denbora onena lortuta. Hirugarren Ainguru eta Angel Castro izan ziren.

Jon Zuazua eta Eneko Artetxe laugarren sailkatu ziren, eta Iban Tarsicio eta Iñigo Peña izan ziren bosgarren. Seigarren postua Urtzi Oteizak eta Janet Uzkudunek eskuratu zuten.

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide