Etxeberria IV.ak eta Ionek (Bereziartua sagardotegia) partida ona jokatuta irabazi zuten Sagardoaren Txapelketa pasa den zapatuan, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. 34 eta 40 nagusitu ziren txapeldunak, Matxin III.a eta Etxeberria III.aren (Gurutzeta sagardotegia) kontra.