Esne Beltzaren kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko api. 28a, 13:00

Esne Beltza taldeko abeslariaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta Maite Agirrezabalak eta Jesus Mari Bereziartuak sarrera bana eskuratu dute.

Esne Beltza eta TikTara taldeek kontzertuak eskainiko dituzte datorren zapatuan, maiatzak 3, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. Uztarria Komunikazio Taldeak kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu bere bazkideen artean, eta sarrera bana eskuratu dute Maite Agirrezabalak eta Jesus Mari Bereziartuak.

Esne Beltza taldeko abeslariaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Xabier Solano da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko. 

Kontzerturako sarrerak salgai daude Sanagustin kulturgunean eta kulturgunearen webgunean, eta sarrera 8 euro ordaindu beharko da.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide