Xabat Manzisidor laugarren Irungo maratoi erdian

Uztarria.eus 2014ko apirilaren 28a

Atzo, igandea, I. Maratoi Erdia jokatu zen Irunen. 484 lagunek bukatu zuten 21 kilometro pasatxoko lasterketa. Manzisidor laugarrena izan zen, 01:12:20 denbora eginda.

Atzo, igandea, I. Maratoi Erdia jokatu zen Irunen. 484 lagunek bukatu zuten 21 kilometro pasatxoko lasterketa, eta Xabar Manzisidor azpeitiarra laugarren helmugaratu zen, 01:12:20 denbora eginda. Bere aurretik, hirugarrena, Jean Louis Pierrat frantziarra izan zen (01:07:39). Bigarren postua Youness Aithadi madrildarrak eskuratu zuen (01:07:27) eta Abdelhadi El Mouaziz granadarrak irabazi zuen lasterketa, eta 01:07:27 behar izan zuen proba bukatzeko.

Beste bi azpeitiarrek ere bukatu zuten proba. Gorka Malo 37. izan zen (01:21:42) eta Ignacio Gurrutxaga, berriz, 364. helmugaratu zen, 01:50:51 denborarekin. Lasterketako sailkapen osoa, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide