Iban Amenabar eta Oihan Amezua: "Musikak, oraindik, azal ezin daitekeen zerbait sortzen digu barruan"

Uztarria.eus 2014ko api. 28a, 23:11

Amenabar eta Amezua, erabiltzaileen galderak erantzuten.

Hirugarren diska kaleratu berritan, taldeaz eta beste hainbat kotuz jardun dute Ezinean taldeko kide Iban Amenabarrek (ahotsa eta baxua) eta Oihan Amezuak (bateria) Uztarriako elkarrizketa digitalean. Irakurri elkarrizketa osorik, hemen.

Urte batzuk kontzerturik eman gabe igaro ostean, 'Berriz' diskoa kaleratu du Ezinean taldeak, eta emanaldi ugari eskaintzen ari dira. Denbora azkar pasa da lehen diskoa atera zutenetik, baina musikarien hitzetan, "musikak, oraindik, azal ezin daitekeen zerbait" sortzen die barruan. Amenabarren eta Amezuaren arabera, "handia" da musikaren bidez sentimenduak sortzen dituzula ikustea. Horretan jardungo dute disko berriarekin, herritarrei "indarra, frskura eta abiadura" igortzen. Elkarrizketa osorik, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide