TS Fundicioneseko beharginak Arroako lantegira sartu dira gaur, asteartea, goizean, eta itxialdia hasi dute bertan. Azpeitiko EH Bilduk "elkartasuna eta babesa" agertu die bertako langileei eta horien ingurukoei, "hain latzak diren momentu hauetan".
EH Bilduk jakinarazi duenez, "lanpostuak mantendu eta defendatzea da salaketa ekintza horren helburua". TSko langileei elkartasuna adierazteko eta Urolako herritarrek "Urolan bizi eta lan egiteko eskubidea izan beharko genukeela aladarrikatzeko" gaur, apirilak 29, 19:00etan Zestoako plazan egingo den mobilizazioan parte hartzeko deia egin die Azpeitiko EH Bilduk herritarrei.
Azpeitiko alkatea bertan
Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria TS Fundiciones lantegiaren atarian izan da gaur goizean, Zestoako eta Zumaiako alkateekin batera, langileei elkartasuna adierazten.