Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko lau tren jarriko ditu martxan, maiatzaren 1etik 4ra bitartean. Tren horiek Azpeitia eta Lasao arteko ibilbidea egingo dute. Ostegunean, maiatzak 1, 12:30ean egingo du itzulia. Larunbatean, berriz, 12:30ean eta 18:00etan aterako da museotik, eta igandean, maiatzak 4, 12:30ean izango da irteera.
Dagoeneko hasi du lurrun trenak denboraldi erregularra, eta martxan izango da azaroaren 2ra arte. Larunbatetan 12:30ean eta 18:00etan, eta igande eta jaiegunetan 12:30ean.
Burdinbidearen Euskal Museoa, berriz, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era izango da zabalik asteartetik zapatura bitartean, eta igande eta jaiegunetan 10:30etik 14:00etara zabalduko ditu ateak.
Lurrun treneko bisitari kopurua %26,1 hazi zen Aste Santuan.