Kakuteko Egunaren baitan, mendi-irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak, maiatzaren 3tik 4ra. Maitzaren 3an, larunbatean, abiatuko da taldea plazatik, eta lehen eguneko bazkaria eraman beharko dute parte-hartzaileek. Egitarauaren arabera, Xoxoteko aterpean igaroko dute gaua, eta igandean abiatuko dira Kakutera. Lotarako zakua edo izarak norberak eraman beharko ditu.
Lagun Onaken orrialdean eman daiteke izena, maitzaren lehena, osteguna, bitartean. Mendi Bazkunako bazkide diren haurrek 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta helduek, 30 euro. Bazkide ez direnek bost euro gehiago ordaindu beharko dituzte. Diru horrekin ordainduko dira lehen egunerko afaria, aterpeko gaua eta bigarren eguneko gosaria zein bazkaria.