Euskal Ligako Kadete nesken Lauko Finala asteburuan, Azpeitian

Gerdau Azkoitia ISBk, aurrekoan Movilquick-ek egin bezala, Euskal Ligako Txapeldun izatea lortu nahi du etxean asteburu honetan.

Aurreko asteburuan Euskal Ligako Junior nesken Lauko Finala Azpeitiko kiroldegian jokatu zen moduan, asteburu honetan kadete neskena jokatuko da. Izan ere, fase erregularrean, Gerdau Azkoitia ISBk amaitu du lehen sailkatu moduan. Iraurgi SBko taldea eta beste hiru talde onenak ikusteko aukera egongo da maiatzak 3an jokatuko diren finalerdietan eta hurrengo egunean jokatuko den finalean. Euskadiko tituluaz gain, Espainiako Txapelketa jokatzeko bigarren txartela ere egongo da jokoan.

Movilquick Azpeitia ISBk egin bezala, Luis Agirrek zuzentzen duen Gerdau Azkoitia ISBk ere Euskadiko titulua lortu nahi du etxean, baina horretarako aurrena lehen finalerdia irabazi beharko du, larunbatean 10:00etan jokatuko duena, hain zuzen, Durangoko Tabirakoren aurka. Berez, faborito dira etxekoak, denboraldian beti irabazi dietelako bizkaitarrei, baina partidak jokatu egin behar dira. Bigarren finalerdian Loiola Indautxu eta Easoren arteko lehia ikusiko da. Kasu horretan, bizkaitarrak dira faborito, Gerdauren atzetik amaitu arren garaipen berdinekin bukatu baitzuen liga.

Egunak eta orduak:

Maitzak 3, zapatua:

10:00etan Gerdau Azkoitia ISB (1) - Tabirako Baque (4).
12:00etan Loiola Indautxu (2) - Easo ATE Asesores (3).

Maitzak 4, igandea:
12:00etan finala.

Grupo Zaher ISBk Donostian

Euskal Ligako mutilen Lauko Finala Donostiako Josean Gaskan jokatuko da eta bertan izango da Grupo Zaher ISB. Ez dute lan erraza David Rodriguezen mutilek, anfitrioia izango den eta denboraldian zehar ikusi denaren arabera faborito nagusi den Easoren aurka jokatu beharko baitute finalerdia. Orain arte, Easok betik irabazi die, baina ia momentu erabakigarrienean, kontrakoa gerta daitekeen. Beste finalerdian Unamunok eta Fundación 5+11 Baskoniak neurtuko dituzte indarra.

Egunak eta orduak:

Maiatzak 3, zapatua:

11:00etan Unamuno (2) - Fundación 5+11 (3).
13:00etan Easo A (1) - Grupo Zaher ISB (4).

Maitzak 4, igandea:

10:00etan finala.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide