Itsasi kultur taldeak, Sahatsa dantza taldeak eta Ikasberriko dantza eskolak Azpeitiko Kultur Mahaiarekin elkarlanean antolatuta Mutxikoak dantzak egiten hasi ginenetik lau hilabete pasatu dira. Aurreko hiru hilabeteetan, bigarren igande bakoitzean egin ditugu dantza saioak, eta jai honetan izango dugu denboraldiko laugarren eta azken saioa, 12:00etan Olazko Amaren plazan.
Izan ere, ohituraz, udaberrian uzten zaio Mutxikoak egiteari, eta udan ez dira egiten. Azken saioaren ostean urteko balorazioa egingo dute antolatzaileek, eta erabakiko dute datorren ikasturtean ekimenarekin nola jarraitu. Printzipioz, udazkenean berriz ekiteko asmoa dago.