Bi hitzaldi antolatu ditu Iraurgi Ikastetxeak, biharko eta etzirako. Biharko bileraren xedea da Robotika eta bideojokoen sorrera ikastaroaren inguruko azalpenak ematea. Ikastetxeak 8 eta 17 urte bitarteko gazteentzat udako antolatu duen ikastaroa da, eta antolatzaileek haren nondik norakoak azalduko dituzte. Betherrameko aretoan da hitzordua, 17:15ean.
Bestalde, komunikazioaz jardungo dute etziko saioan. Guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa hitzaldia emango du Aiora Portillak, 19:00etan, Betherrameko aretoan. Iraurgi Ikastetxearen arabera, informazioa "interesgarria" izango da; horregatik, gurasoak parte hartzera animatu ditu.