Jake E. Lee Red Dragon Cartelen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko mai. 5a, 19:24

Maiatzaren 9an izango da kontzertua, Sanagustin kulturgunean. Bazkideek erantzun beharko dute zein abeslari famaturen gitarra jolea izan zen Jake E. Lee. Erantzuna uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar da, eta osteguna izango da horretarako azken eguna.

Jake E. Lee Red Dragon Cartelek maiatzaren 9an, ostiralean, kontzertua eskainiko du Sanagustin kulturgunean. Kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak, bazkideen artean.

Sarrera horiek lortzeko aukera izan nahi duten bazkideek galdera honi erantzun behar diote: Zein abeslari famaturen gitarra jolea izan zen Jake E. Lee?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenekin eta harremanetarako telefono zenbakiarekin. Datorren ostegunean, hilak 8, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostegunean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Saridunei zuzenean adieraziko zaie sarrerak non eskuratu; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Bestalde, kontzerturako sarrerak salgai daude Sanagustin kulturgunean eta kulturgunearen webgunean. Aurrez erosiz gero, 24 euro balio dute; egunean bertan, 28 euro.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen asteetan eta hilabeteetan, beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen, eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide