Moto batek eta traktore batek talka egin dute gaur, asteartea, 08:30ak inguruan Olatz auzoko Etxeberri baserriko bidean. Motoa goitik behera zihoan eta behetik gora zetorren traktorearen aurka jo du, aurrez-aurre.
Istripuaren ondorioz, 16 urteko moto gidariak zauri larriak izan ditu eta helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera; traktorearen gidariak, antza, ez du minik hartu.