Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2014ko mai. 6a, 12:52

19:30ean hasiko da udalbatzarra, eta hainbat gai landuko dute. Besteak beste, herriko plazaren inguruko herri-kontsultaz eta proiektu aukeraketa proposamenaz ariko dira.

Azpeitiko Udalbatzak osoko bilkura egingo du gaur, asteartea, 19:30ean hasita, udaletxeko areto nagusian. 

Honakoak dira gaurko plenoan landuko dituzte gaiak:

1.- Udalbatzak 2013ko martxoaren 11n eta apirilaren 1ean egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- Azpeitiko Udalaren eta Saiolan Enpresa berrikuntza zentruaren arteko hitzarmena onartzea, Urolako eskualdeko ekonomia suspertzeko.

3.- Azpeitiko herrian ekonomia sustatzeko diru-laguntzak: oinarriak eta 2014rako deialdia.

4.- 2014ko aurrekontuan 2. kreditu aldaketa onartzea.

5.- Azpeitiko Baigera I eta Baigera II Jubilatuen Elkarteetan dauden taberna-jatetxeak kudeatzeko kontratazio espedientea: zerbitzuen esleipenak.

6.- Mendizabal familiak Landetan egindako lagapena jasotzea.

7.- Herriko plazaren ingurukoa. Udal mailako herri-kontsulta eta proiektu aukeraketa proposamena.

8.- Europako parlamenturako hauteskundeetan arituko diren mahaikideen izendapenaren berri ematea.

9.- Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide