La Fuga eta Zoe taldeen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko mai. 6a, 14:29

Maiatzaren 10ean izango da kontzertua, Sanagustin kulturgunean. Bazkideek zozketan parte hartzeko erantzun beharreko galdera honakoa da: Nola du izena La Fugaren azken diskoak? Erantzuna uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar da, ostiraleko 11:00ak baino lehen.

La Fuga eta Zoe taldeek kontzertua eskainiko dute zapatuan, hilak 10, Sanagustin kulturgunean, eta kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak, bazkideen artean.

Sarrerak lortu nahi dituzten bazkideek galdera honi erantzun beharko diote: Nola du izena La Fugaren azken diskoak?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenekin eta harremanetarako telefono zenbakiarekin. Datorren ostiralean, hilak 9, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Saridunei zuzenean adieraziko zaie sarrerak non eskuratu; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Bestalde, kontzerturako sarrerak salgai daude Sanagustin kulturgunean eta kulturgunearen webgunean. Aurrez erosiz gero, 12 euro balio dute; egunean bertan, 15 euro.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen asteetan eta hilabeteetan, beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen, eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide