Udaleku irekietan begirale aritzeko izena eman daiteke dagoeneko

Uztarria.eus 2014ko mai. 6a, 14:53

Urteroko legez, iaz ere San Fermin Txiki Eguna ospatu zuten udalekuetako umeek.

Udan Azpeitiko udaleku irekietan lan egin nahi dutenek, maiatzaren 16a izango dute Curriculuma bidaltzeko azken eguna.

Jauzika Heziketa Elkarteak, udan Azpeitian izango diren udal udalekuetarako begiraleak behar ditu. Haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleak eta heziketan behar berezietan adituak behar ditu. 

Curriculumak maiatzaren 16a baino lehen bidali behar dira gib@azpeitia.net helbidera. Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 15 71 60 telefono zenbakira deitu behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide