Jake E. Lee Red Dragon Cartelen kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak

Urola Kostako Hitza 2014ko mai. 8a, 13:01

Jack E. Lee zein abeslari famaturen gitarra jolea izan zen esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta Eneko Izagirrek eta Meliton Santestebanek sarrera bana eskuratu dute.

Jake E. Lee Red Dragon Cartelek kontzertua eskainiko du bihar, ostirala, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. Uztarria Komunikazio Taldeak kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu bere bazkideen artean, eta sarrera bana eskuratu dute Eneko Izagirrek eta Meliton Santestebanek.

Jack E. Lee zein abeslari famaturen gitarra jolea izan zen esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Ozzy Osbourne da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko. 

Bestalde, kontzerturako sarrerak salgai daude Sanagustin kulturgunean eta kulturgunearen webgunean. Aurrez erosiz gero, 24 euro balio dute; egunean bertan, 28 euro.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen asteetan eta hilabeteetan, beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen, eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide