Elkar Estudioak plato bihurtuko dira maiatzean eta Hamaika Telebistak zuzeneko bost saio grabatuko ditu, horietako bat Ezinean taldearena. Azpeitiarrak hirugarren diskoa kaleratu berritan ,Berriz, burubelarri dabiltza aurkezpen kontzertuetan eta honakoa bat gehiago izango da. Baina berezia.
Elkar Estudioak Sesioak izena du eta Elkar eta Hamaika Telebistaren arteko proiektua da Ezineanek parte hartuko duen hau. Maiatzaren 12tik 16ra bitartean grabatuko dituzte kontzertuak eta azpeitiarrena hilaren 13an izango da.
Zaleei ere ateak zabalduko dizkiete eta Elkar-en orrian izena ematen duten 50 lagunei grabaketan egoteko aukera emango zaie. Honako orri honetan eman behar da: http://elkarestudioasesioak.com/izena-eman/