La Fuga eta Zoe taldeen kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko mai. 9a, 13:00

La Fuga taldearen azken diskoaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten bazkide guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Sarrera bana eskuratu dute Maite Azkuek eta Rosario Leundak.

La Fuga eta Zoe taldeek kontzertua eskainiko dute zapatuan, hilak 10, Sanagustin kulturgunean, eta kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak, bazkideen artean. Sarrera bana eskuratu dute Maite Azkuek eta Rosario Leundak.

La Fuga taldearen azken diskoaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Raíces da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Bestalde, kontzerturako sarrerak salgai daude Sanagustin kulturgunean eta kulturgunearen webgunean. Aurrez erosiz gero, 12 euro balio dute; egunean bertan, 15 euro.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen asteetan eta hilabeteetan, beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen, eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide