Pozalaguara irteera antolatu du Baigerak, maiatzaren 15erako

Uztarria.eus 2014ko mai. 9a, 15:29

Egun osoko irteera izango da. Izena eman nahi dutenek Baigerara joan beharko dute, 10:30etik 12:30era.

Pozalaguara (Karrantza, Bizkaia) txangoa antolatu du Baigera adinekoen elkarteak, maiatzaren 15erako. Egitarauaren arabera, goizean, Pozalaguako kobazuloak ikusiko dituzte; eta, ondoren, Kantabriako Islares udalerrian bazkalduko dute. Arratsaldea Kantabriako txokoren batean pasako dute; eta, gero, etxera itzuliko dira. Datorren osteguneko ekitaldian izena eman nahi dutenek Baigerara joan beharko dute, astegunetan, 10:30etik 12:30era.

Bestalde, karta-joko txapelketak antolatu ditu Baigera II-k, Sanjuandegin. Eskoba Txapelketa jokatuko da maiatzaren 12an eta 13an. Lehia 16:30ean hasiko den arren, bikoteek 16:00etarako elkartean egon beharko dute. Maiatzaren 14an eta 16an, berriz, Tute Txapelketa jokatuko da. Txapelketa horretarako ere 16:00etarako Sanjuandegiko Baigeran egon beharko dute parte-hartzaileek, eta 16:30ean hasiko da jokoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide