Goizeko 10:00ak jotzearekin batera, 160 korrikalari inguruk ekin zioten atzo, igandea, goizean Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako X. Izarraizko mendi lasterketari. Euri langarrak eta tartekako zaparradek are zailagoa egin zuten bestela ere zaila den proba. Baina, oztopo guztiak gaindituta, Imanol Goñi eatarra (1:56:03) eta Oihana Azkorbebeitia abadiñoarra (2:28:52) izan ziren txapeldunak. Gizonezkoetan bigarren sailkatu zen Xabat Manzisidor azpeitiarra (1:56:50), hirugarren Ibai Letamendi oñatiarra (1:57:32) eta laugarren postuan iritsi zen helmugara Abderrahim El Qayed tolosarra (1:57:32). Emakumezkoetan bigarren helmugaratu zen Nerea Korta (2:37:13), Monserrat Vazquez bilbotarra (2:38:52) hirugarren izan zen eta laugarren, berriz, Sonia Regueiro mendiolatarra (2:40:46) sailkatu zen.
Lasterketako argazkiak ikusteko egin klik hemen, eta sailkapen osoa, berriz, hemen.