Urrira arte, amaitu dira denboraldiko Mutxikoak

Mutxikoak dantzen aurreneko denboraldia amaitu da. Atzo, igandea, egin genuen Azpeitiko azkeneko saioa. Olazko Amaren plazan egitekoak ginen, baina euria egin zuenez, Sanagustinen bertan egin genuen. Dantzan baino begira jende gehiago egon zen arren, guztien artean giro polita sortu zen.  

Itsasi kultur taldeak, Sahatsa dantza taldeak eta Ikasberriko dantza eskolak Azpeitiko Kultur Mahairekin eta Sanagustin Kulturgunearekin elkarlanean antolatutako Mutxikoak dantza saioen aurreneko denboraldia amaitu da. Atzo egin genuen azken saioa, Sanagustin Kulturgunean, 12:00etatik 13:30era arte. 

Dantzara gerturatutakoekin, ikustera arrimatutakoekin, haurrekin, eta Izarraitzeko mendi lasterketa amaitu ostean etorri zirenekin, giro ederra sortu zen.

Ohituraz, urritik maiatzera egiten dira Dantza Jauziak Euskal Herrian, eta Azpeitian ere ohitura horretara egokitzea erabaki dugu. Beraz, denboraldia atzo amaitu zen, urrian berriz hasteko. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide