Juan Joxe Agirrek irabazi du Teknopoliseko argazki lehiaketa

Uztarria.eus 2014ko mai. 12a, 18:15

Juan Joxe Agirreren 'Udaberria'. (Juan Joxe Agirre)

Udaberria izan da azken hilabete honetako gaia, 192 argazki aurkeztu dituzte.

Juan Joxe Agirre argazkilaria izan da Teknopolisek, zientzia eta teknologia telebista-saioak, antolatutako azken argazki lehiaketako garailea. Udaberria izan da pasa den hilabeteko gaia, eta beste 192 argazkiren artean gailendu da Agirrerena. 

Azpeitiko Argazki Elkarteko sortzaileetako bat da Agirre, eta 200 saritik gora irabazi ditu bere bizitzan zehar; besteak beste, Trofeo Gipuzkoa lehiaketako Euskal Herriko argazkirik onenaren saria eta Donostiako argazki rallyetan lehen sariak.

Agirreren argazki gehiago ikusgai, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide