Hainbat ekitaldi egingo du EH Bilduk datozen egunetan

Uztarria.eus 2014ko mai. 13a, 12:55

Maiatzaren 14an, asteazkenean, ekitaldia egingo du EH Bilduk, maiatzaren 25eko hauteskundeak direla eta.

Maiatzaren 25ean egingo diren Europako hauteskundeak tarteko, hauteskunde kanpainako ekitaldia egingo du EH Bilduk Azpeitian. Maiatzaren 14a, asteazkena, izango da 19:00etan, Frontoi Txikian. Bertan, eskualdeko ordezkariez gain, Peio Urizar eta Maite Aristegi koalizioko kideak izango dira, eta ekitaldia bukatzean luntxa izango da.

Permachen hitzaldia asteartean 

Datorren asteartean, maiatzaren 20an, Joseba Permachek solasaldia eskainiko du Troikaren politika eta bere ondorioak lelopean, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan. Elkarrizketa formatuan izango da hitzaldia, eta Nekane Zinkunegi izango da elkarrizketatzailea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide