'Aprendiz de gigoló' filma izango da ikusgai zapatutik astelehenera, Soreasun

Uztarria.eus 2014ko mai. 15a, 11:00

John Turturrok idatzitako eta zuzendutako Aprendiz de gigoló (AEB, 2013) filma ikusi ahalko da larunbatetik astelehenera bitartean, Soreasu antzokian. Zapatuan, hilaren 17an, 19:30ean eta 22:00etan izango dira emanaldiak. Igandean, 19:30ean emango dute eta astelehenean, berriz, 19:00etan eta 21:30ean. John Turturro, Woody Allen, Sharon Ston eta Sofía Vergara aktore ezagunek hartzen dute parte filmean.

12 urtetik gorako ikusleentzat gomendadutako filma da Aprendiz de gigoló.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide