Bakardadean zehar amets baten bila

Urola Kostako Hitza 2014ko mai. 16a, 13:51

Milaka gazte afrikarrek beren sorterrian txalupa bat hartu eta Europarako bidaia abiatzen dute ametsez beteta; helmugara iristea lortzen dutenak, ordea, konturatzen dira "bidaia hasi besterik ez dela egin".

Urola Kostan bizi diren etorkin asko bezala, txalupa batean iritsi zen Mamadou Dia Europara. "Zortzi egunetan zehar itsasoan galduta izan eta une oso gogorrak pasa ondoren, Kanariar Uharteetara iritsi ginenean pentsatu genuen gure bidaia amaitu zela". Dena dela, Espainiara iritsi eta immigrazio lege gogorrez, lana bilatzeko zailtasunaz, hizkuntza eta kultura berriaz jabetu zenean, konturatu zen Dia bidaia hasi besterik ez zela egin, "une horretan hasten baita etorkinarentzat gizarteko parte izateko prozesu zaila".

Afrikatik Euskal Herrira iritsitako herritarrak Urola Kostako herrietako paisaiaren parte bihurtu badira ere, "gizartetik at" sentitzen dira askotan. Familiari laguntzeko asmoz abiatzen dute denek bidaia luze eta gogorra, baina beren ametsa bete dela uste dutenean, "salbuespen egoeran" bizi behar dutela konturatzen dira; ametsa ametsgaizto bihurtzen da. Ildo horretatik, ametsak, errealitatea eta etorkizuna izan zituen hizpide Mamadou Dia senegaldarrak asteartean Azpeitiko Sindikatu Zaharrean.

Erreportaje osoa Urola Kostako Hitza-ren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide