Igandean, maiatzaren 18an, aldi bereko xake jardunaldia izango da Azpeitiko Frontoi Txikian, 11:00etan hasita. Xaputarrak elkarteak antolatu du ekitaldia, eta Azpeitian bizi den Alejandro Franco xake jokalariak hogei partida jokatuko ditu, 20 lagunen kontra. Antolatzaileek adierazi dutenez, edozeinek har dezake parte txapelketan, eta izena emateko 665 700 501 zenbakira deitu behar da.