Euskaraz hitz egiten duten pertsonak behar dituzte Mintzalagun egitasmorako

Uztarria.eus 2014ko maiatzaren 16a

Ez da beharrezkoa titulurik edukitzea, ezta euskaraz alfabetatuta egotea ere. Antolatzaileek bilera egingo dute parte hartu nahi dutenekin, Maiatzaren 21ean, asteazkenean, 18:00etan, Sanjuandegiko auzo elkarteko lokalean.

Euskaraz hitz egiteko prest dauden herritarrak behar ditu Sanjuandegiko Mintzalagun proiektuak. Hizkuntza praktikatu nahi duten 20 lagunek eman dute izena egitasmoan; eta, haiek bideratzeko, euskaraz ondo moldatzen diren herritarren parte hartzea eskatu dute Elkar-ekin eta Xj Auzolanean elkarteek.

Ez dago irizpiderik egitasmoan parte hartzeko; izan ere, ez da beharrezkoa euskara ziurtagiririk izatea, ezta euskaraz alfabetatuta egotea ere. Parte hartu nahi dutenek hitzordua dute maiatzaren 21ean, asteazkenean, 18:00etan, Sanjuandegiko auzo elkartean. Joan ezin dutenek, berriz, honako telefono zenbakira deitu dezakete: 645 47 17 00.

Bestalde, oraindik ez dute itxi euskaraz mintzatzen ikasi nahi duten pertsonen zerrenda. Beraz, bat egiteko asmoa dutenek aukera dute maiatzaren 21ean, asteazkenean, 19:00etan lokalera joateko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide