Joseba Permachek Troikaren inguruko solasaldia eskainiko du gaur

Uztarria.eus 2014ko mai. 20a, 12:00

Sanagustin kulturgunean izango da, 19:00etan hasita, Troikaren politika eta bere ondorioak lelopean.

Gaur, asteartea, Joseba Permachek solasaldia eskainiko du Troikaren politika eta bere ondorioak lelopean. Sanagustin kulturgunean izango da, 19:00etan hasita, eta elkarrizketa formatua izango du solasaldiak. Nekane Zinkunegik elkarrizketatuko du Permach.

Maiatzaren 25ean egingo diren Europako hauteskundeak tarteko antolatu du solasaldia EH Bilduk.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide