Neuromarketin ikastaroa antolatu dute Bertaneko dendarientzat

Uztarria.eus 2014ko mai. 20a, 19:38

Bezeroaren subkontzientean eragiten ikastea da tailerraren xedea. Maiatzaren 29an, ostegunean, Sindikatu Zahararean emango dute ikastaroa, eta doan izango da. Maiatzaren 25a, igandea, da izena emateko azken eguna.

Neuromarketin ikastaroa antolatu dute Bertan eta Herrixen merkatari elkarteek dendarientzat, Dinamizazio bulegoaren babesarekin. Antolatzaileen hitzetan, lan-saioak irakatsiko die parte-hartzaileei bezeroen subkontzientean esku-hartzen, haien erabakietan "eragiteko".

Tailerra egun batekoa izango da, eta Sindikatu Zaharrean egingo dute, maiatzaren 29an, ostegunean, 14:30etik 16:30era. Izen ematea doakoa da; hara joateko, ordea, beharrezkoa da aurrez izena ematea. Horretarako, deitu 943 02 56 73 telefono zenbakira edo mezua bidali bertan.azpeitia@gmail.com helbidera, maiatzaren 25a, igandea, baino lehen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide