Uemak eta 'Berria'-k hitzarmena sinatu dute euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko

Uztarria.eus 2014ko mai. 21a, 18:33

Belastegi eta Arregi, kanpainako kartelarekin. (Olatz Prat)

Berria egunkariaren edizio berria doan jasotzeko aukera izango da ekainaren 3tik 15era, UEMAko udalerrietan. Eskaera egiteko, 943 30 43 45 telefonora deitu edo mezua bidali harpidetza@berria.info helbidera.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Berriak abian jarri dute euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina. Gaur, asteazkena, sinatu dute akordioa, Sanagustin Kulturgunean. Iban Arregi Berria taldeko kontseilari ordezkariak adierazi du udalerri euskaldunetan, euskaldun askori "kosta egiten" zaiola "euskarazko prentsara jotzea". Horregatik, egunkaria doan banatuko zaie UEMAko herritarrei, azpeitiarrei barne, hamabost egunez. Bi modutara egin daiteke eskaera: 943 30 43 45 telefono zenbakira deituta edo harpidetza@berria.info helbidera mezua bidalita.

Maren Belastegi UEMAko lehendakariaren arabera, udalerri euskaldunek "zeregin bezeria" dute euskarazko hedabideak "babesteko eta zabaltzeko". Beraz, herritarrei eskatu die euskarazko prentsa kontsumitzeko. Arregik, berriz, gogorarazi du Berriak tresna bat jartzen duela egunero "euskaraz bizi gaitezen", eta azaldu du maiatzaren amaieran egunkaria berrituko dutela, "kalitatean eta berrikuntzan" ere eragin behar baita.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide