Hamaika ekitaldiz gozatu dute Baigerakoek maiatzean

Uztarria.eus 2014ko mai. 21a, 19:40

Bi txago eta bi karta-joko txapelketa antolatu ditu Baigerak maiatzean, eta parte-hartzea ona izan da ekitaldi guztietan. Maiatzaren 5etik 9ra Extremaduran (Espainia) izan ziren adinekoak; hain zuzen, 57 pertsona joan ziren txangora. Antolatzaileen hitzetan, bidaia "kulturala" izan zen, "leku eta gertaera historikoak" gogorarazi zizkiena. Ondoren, maiatzaren 15ean, Karrantzara (Bizkaia) joan ziren Baigerakoak, Pozalaguako kobazuloak ezagutzera. Han, berriz, 68 herritar izan ziren.

Bestalde, karta-joko txapelketak antolatu zituen Baigerak, maiatzaren 12tik 14ra. Baigera II elkartean lehiatu ziren bikoteak, eta honakoak izan ziren irabazleak: Justo Letamendia eta Joxe Larrañaga, eskoban; eta Fidel Horrillo eta Pedro Osorio, tuten. Guztira, hamairu bikotek hartu zuten parte bi txapelketetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide