Partaidetza tailerra izango da gaur, Urrestillan

Uztarria.eus 2014ko mai. 22a, 11:50

Iaz bezala, aurten ere, 500.000 euro bideratuko dira Urola Erdira, eta herritarrek erabakiko dute zertan erabiliko diren. Hori dela-eta, partaidetza tailerra izango da gaur, osteguna, Urrestillako Jubilatuen etxean, 18:30ean hasita.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren partaidetzazko aurrekontuen plana abian da aurten ere. Urola Erdian iaz ere jarri zuten egitasmoa abian, eta bertako bizilagunek 500.000 euro zertan inbertitu erabaki ahal izan zuten. Aurten ere jarri du plana martxan aldundiak, eta gaur, osteguna, partaidetza tailerra izango da Urrestillako Jubilatuen etxean, 18:30etik aurrera. Batzar horretatik eta Urola Erdiko gainerako herrietan egin diren eta egingo direnetatik aterako da eskualdeko prozesuaren jarraipena egingo duen talde sustatzailea.

Iaz esperientzia pilotua egin zuten Urola Erdian, eta aurten Tolosaldera, Oarsoaldera eta Bidasoaldera ere zabalduko dute egitasmoa. Eremu horietan, herritarrei aukera emango zadie aldundiak diru publikoaren zati bat zertan inbertitu erabakitzeko. Iaz bezala, aurten ere, 500.000 euro bideratuko dira Urola Erdira, eta herritarrek erabakiko dute zertan erabiliko diren.

Bestalde, dagoeneko abian dira iaz erabakitako zazpi proiektuen gaineko inbertsioak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide