Miren Larreak lurraldeen garapenari buruzko liburua aurkeztu du, James Karlsenekin elkarlanean

Uztarria.eus 2014ko mai. 22a, 18:12

Ezkerretik hasita, hirugarrena da Larrea (Gipuzkoako Foru Aldundia).

Territorial Development and Action Research izena du liburuak. Lan horretan jaso dute gizarte ikerketek lurraldeen "berrikuntzan eta garapenean" duten eragina. Aurkezpena atzo izan zen, Donostian.

Territorial Development and Action Research liburua aurkeztu zuen atzo, asteazkena, Miren Larrea Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikerlariak, James Karles lankidearekin batera. Donostian izan zen aurkezpena, eta bertan egon zen Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko azpeitiar errektorea, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin batera.

Larreak eta Karlsenek aztertu dute gizarte ikerketak zer garrantzi duen lurraldeen berrikuntzan etan garapenean. Horretarako, garrantzia eman die eragileen arteko harremanei, haien esanetan, "lurraldearen etorkizuna" eraikitzeko bide bakarra baitira "helburu beraren bila" lanean ari diren pertsonen ekintzak.

Aurkeztutako lanean jaso dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait lurralde garapeneko prozesuetan izandako esperientziak. Liburua ingelesez aurkeztu dute, eta gaztelaniara itzultzen ari dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide