'Philomena' filma izango da ikusgai zapatutik astelehenera, Soreasun

Uztarria.eus 2014ko maiatzaren 23a

Stephen Frearsek zuzendutako Philomena (Britainia Handia, 2013) filma ikusi ahalko da larunbatetik astelehenera bitartean, Soreasu antzokian. Zapatuan, hilaren 24an, 19:30ean eta 22:00etan izango dira emanaldiak. Igandean, 19:30ean emango dute eta astelehenean, berriz, 19:00etan eta 21:30ean. Benetako gertaeretan oinarritutakoa da filma eta hainbat sari eta hainbat sari-proposamen irabazi ditu.

Adin guztietako ikusleentzat da Philomena filma.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide