Erosketetan %5eko deskontua izango dute Bertan txartela erabiltzen dutenek

Uztarria.eus 2014ko mai. 26a, 09:50

Maiatzaren 30era bitartean egingo dituzte deskontuak erosketetan.

Bertan Merkatari Elkarteak kanpaina berria jarri du martxan, eta maiatzaren 30era bitartean Bertan txartelarekin ordaindutako erosketetan %5eko deskontua izango dute bezeroek. Horrez gain, urtean zehar Bertan txartelarekin egindako erosketa guztiek erosketa txekeen truke aldatutako puntuak metatzen dituztela gogorarazi du Bertanek.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide