Asier Olaizolak eta Fernando Loiolak ez dute Lagun Onaken lehen taldeko entrenatzaile izaten jarraituko datorren denboraldian, klubak bere webgunean iragarri duenez. Lagun Onakek ez du azaldu ez jarraitzearen zergatia, baina "eskerrak" eman nahi izan dizkie biei, "azken urteetan egin duten lanagatik eta erakutsi duten konpromisoagatik eta lehialtasunagatik".
Asier Olaizolak hainbat denboraldi egin du Lagun Onaken. Getariarra klubeko bigarren taldearekin aritu ostean, 2012-2013 denboraldian hasi zen Hirugarren mailako taldea zuzentzen. Bi denboraldi egin ditu lehen taldean.