Datorren denboraldirako opor programa jarri du abian IMSERSOk

Uztarria.eus 2014ko mai. 26a, 17:55

Eskaera ekainak 5a baino lehenago egin behar da Internet bidez edo eskaera orria bete eta IMSERSOren helbidera bidalita. 

2014-2015 denboraldirako opor programa jarri du abian Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO). Mota desberdinetako bidaiak eskainiko dituzte: kostako turismoa, zirkuitu kulturala Espainiako hainbat toki ezagutzeko eta naturan ibilbide desberdinak. Programan parte hartu ahal izateko IMSERSOko webgunean azalduta dauden zenbait baldintza bete beharko dira.

Ekainaren 5a bitartean egin daiteke programan parte hartzeko eskaria Internet bidez edo eskaera orria bete eta IMSERSOren helbidera bidalita. Aurreko denboraldian bidaiatzeko akreditazioa eduki zutenek, ez dute eskaerarik egin beharko, IMSERSO jarriko baita pertsona horiekin harremanetan. Informazio gehiago nahi duenak Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo beharko du. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide