Bihar, asteazkena, zabalduko ditu berriz ere ateak Enparan kalean dagoen Baigera I-eko tabernak, txukunketa eta berrikuntza lanak bukatuta. 18:30ean zabalduko dute, eta luntxa izango da. Baigerako kideek herritar oro gonbidatu dute irekiera ekitaldira.
Udalak martxoan zabaldu zuen Baigera I eta Baigera II jatetxeen kudeaketa lehiaketa, eta dagoeneko martxan da Sanjuandegikoa.