Udaberriko Rallyko sariak banatu ditu Azpeitiko Argazki Elkarteak

Udaberriko Argazki Rallyko irabazleak. (Azpeitiko Argazki Elkartea)

Sari banaketa maiatzaren 17an, larunbatean, izan zen, Tren Museoan. Ekitaldiaren aurretik, parte-hartzaile guztien lanak ikusi zituzten.

XXXVII. Udaberriko Argazki Rallyko irabazleei sariak eman zizkieten maiatzaren 17an, larunbatean, Azpeitiko Argazki Elkarteko ordezkariek. Ekitaldia Tren Museoan izan zen, eta sari banaketaren aurretik, lehiaketan parte hartu zuten argazkilarien lanak ikusi zituzten.

Helduen sailkapeneko eta gazteen sailkapeneko sariak banatu zituzten. Honakoak izan ziren irabazleak:

Helduen sailkapena:

1. bilduma onena: Carlos Mediavilla.
2. bilduma onena: Juan Ramon Llavori.
3. bilduma onena: Gorka Gomez.
Herriko lehen sailkatua: Mikel Zengotita.

Gazteen sailkapena:

1. bilduma onena: Alain Algerrista.
2. bilduma onena: Eneko Zengotita.
3. bilduma onena: Jon Zengotita.

Informazio gehiago, Azpeitiko Argazki Elkarteko atarian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide