Gaur izango dute odol emaileek hileko zita

Uztarria.eus 2014ko mai. 28a, 11:10

Gaur, asteazkena, 17:00etatik 21:00etara eman ahal izango da odola anbulatorioan. Hurrengo hileko hitzordua ekainaren 25ean izango da.

Gaur, asteazkena, izango dute herritarrek maiatzean odola emateko hitzordua. Azpeitiako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, 17:00etatik 21:00etara bitartean izango da odola emateko aukera anbulatorioan. Hileko azken asteazkenetan egiten denez, hurrengo hilabeteko odol ematea ekainaren 25ean izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide