Plazaren inguruko herri galdeketaz

Joseba Etxaniz (Alde Zaharreko bizilaguna) 2014ko mai. 29a, 12:25

Azpeitiko Udalak herriko enparantza oinozkotzearen inguruko galdeketa abiatu du, eta oinozkotzearen aldeko iritzia ematea nahiko nuke lerro hauekin. Ezer baino lehen Udala zoriondu nahi dut galdeketa antolatzeagatik, aro berri baten aurrean gaude.

 

Oinezkotzearen aurkako argudio asko entzun ditut, batik bat merkatarien ahotik. Aipatutako arrazoiak luzeak dira, baina bat nabarmenduko nuke salmentak jeitsi egingo direla herritarrok ezingo dugulako aparkatu.

Beste herrietako esperientziak justu kontrakoa dio, eta oinozkotzearen aldeko hainbat argudio ematea nahiko nituzke, herritarrei galdeketan oinozkotzearen aldeko apustua egiteko eskatuz.

1.- Bizi kalitatean irabazten da:

Bizilagunak beldurrik gabe ibili daitezke oinozkotutako eremuetan, kotxearen beldurrik gabe eta kontaminaziorik gabe.

2.- Alde Zaharreko kaleak bizia irabaziko dute plaza oinozkoarekin:

Plazan hainbat elementu erantsi daitezke eserlekuak, loreak... leku ederra kotxeei begiratu gabe ibiltzeko. Herritarrentzat espazio lasaia izango litzateke. Orain, plazaren tarte txiki bat soilik erabili daiteke. Plaza parking soil bat izatetik herriko elkargune izatera pasatzea, merkatarientzat positiboa litzateke.

3.- Oinezkotzeak herritarrak erakartzen ditu:

Oinezkotutako plaza herritarrentzat leku eroso bilakatzeaz gain, herritarrak ere erakartzen ditu. Horren ondorio zuzena da salerosketa igotzea. Oinezkoentzat errazagoa da oinezko eremuan ibilitzea eta dendetan gelditzea, espazio gabeko eta kotxez ingurutako lekuan ibiltzea baino.

4. Merkataritzak irabazten du:

Herritarrak erakartzen dituzten lekuetan merkaritza sortzen da, eta batek bestea erakarriz salerosketa areagotzen da.

5. Kontaminazioa gutxitzen da:

Kotxeek sortzen duten kontaminazioa gaixotasun larrien iturburua da, besteak beste, asmarena. Eta, bertan bizi diren bizilagunak zarata askoz gutxiago izango dute.

6. Alde Zahar erakargarriagoa eta dinamikoagoa eraiki behar dugu:

Aurrez aipaturiko puntuek, Alde Zahar dinamikoagoa eta erakargarriagoa egingo lukete. Alde Zahar biziagoa, bizilagunentzat bizitoki hobea, merkatarientzat erosketa gune egokiagoa eta herritarrentzat plaza berreskuratzea litzateke, beti ere herritarren protagonismoa autoeen gainetik kokatuz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide