Atzo, asteazkena, inauguratu zuten Enparan kaleko Baigera I taberna, txukunketa eta berrikuntza lanak bukatuta, eta zabalik da dagoeneko. Jendetza izan zen atzoko inaugurazioak, eta luntxaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.
Udalak martxoan zabaldu zuen Baigera I eta Baigera II jatetxeen kudeaketa lehiaketa, eta dagoeneko martxan dira biak.