Udaleko Gazteria sailak antolatutako ikastaroetan izena emateko epea astebetez atzeratu dute. Beraz, hurrengo ostiralean, ekainaren 6an, amaituko da izen-ematea. Gazte Informazio Bulegoan egin behar da inskripzioa. Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 15 71 60 zenbakira deitu daiteke, edo gib@azpeitia.net helbidera idatzi.
Izen ematea luzatu dela-eta, ikastaro batzuen hasiera eta amaiera datak aldatu egin dituzte antolatzaileek. Horrenbestez, sukaldaritza italiarraren ikastaroa ekainaren 10ean hasiko da, ekainaren 3an beharrean; eta uztailaren 1ean amaituko da, uztarilaren 24an amaitu beharrean. Bitxigintza ikastaroa, berriz, ekainaren 11an hasiko da, ekainaren 4an hasi beharrean; eta uztailaren 2an amaituko da, hil horren 25ean amaitu beharrean.
Hiru ikastaro antolatu dituzte uda honetarako: biodantza, sukaldaritza italiarra eta bitxigintza. Dantza ikastaroaren prezioa 15 eurokoa da, eta beste bi tailerrek 25 euro balio dituzte.