Gure Esku Dagok antolatutako giza-katera autobusez joan nahi bada, asteartea baino lehen eman beharko da izena antolatzaileen lokalean, Sanagustin Kulturgunean, Izaro tabernan edo Orkatz Kultur Elkartean. Antolaketa lanak errazteko, Gure Esku Dagok eskatu du izen-ematea "ahalik eta azkarren" egiteko.
Ekainaren 8ko ekitaldirako, honako autobusak jarriko dira:
1. aukera. Giza-katera joan eta handik Azpeitira itzuli: 9:00etan eta 9:25ean irtengo dira Euskotreneko autobusak. Nahiz eta lineako autobusak izan, beharrezkoa da izena ematea horietan bidaiatzeko.
2. aukera. Giza-katera joan, handik Bergarako ekitaldi nagusira mugitu, eta 18:00etan Azpeitira itzuli.
3. aukera. Giza-katera joan, handik Bergarako ekitaldi nagusira mugitu, eta 21:00etan Azpeitira itzuli.
Autobus guztiak irtengo dira Anbulategi aurretik. Bestalde, Sanjuandegiko jaietan egongo dira Gure Esku Dagoko ordezkariak gaurtik, ostiraletik, idangera. Herritarrek aukera izango dute giza-katean eta autobusetan izena emateko, edota kamisetak eta billeteak erosteko.