Munich 1962. Isildu egia

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Datorren asteazkenean, Orreaga Elkarteak eginiko 'Munich 1962. Isildu egia' dokumentala ikusiko dugu Sanagustin kulturgunean. "Gerraosteko egoera, erbesteko Jaurlaritzaren eginkizuna, Agirre lehendakariaren figura..."

Gogoeta politikorako gonbita egiten duen dokumentala da. Aurkezpen txiki batekin hasiko da garaian kokatzeko, 30 bat minutuko iraupena duen dokumentala ikusiko dugu ondoren eta haren inguruko solasaldiarekin bukatuko da. Azpeitiko Gaztetxie, Azpeitiarron napar zuzterrak, Azpeitiko Gure esku dago eta Sanagustin kulturguneak antolatuta. 19:00etan izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide