Iritsi da mantangorri Sanjuandegira

Uztarria.eus 2014ko mai. 30a, 21:48

19:00ak jotzear jaitsi da auzora mantangorri, eta herritar ugari izan dira ekitaldian, Jose Antonio Agirre plazan. Mantangorri iritsi aurretik, Azpeitiko Euskara Patronatuak kulturarteko jaia ospatu du Sanjuandegin: zibota lehiaketa, sari banaketa eta txokolatada egin dituzte auzoan. Ondoren, 18:30ean, auzo-lokala ireki dute, luntxarekin, eta elkarretaratzea egin dute, plazan. Gaurtik aurrera, festa giroa izango da nagusi auzoan. Hona asteburuko egitaraua:

Maiatzak 30, ostirala: 'Gazte eguna'.

20:30 gazte afaria.

23:00 saloiko dantzak, Jose Mari Orbegozorekin.

23:00 kontzertuak karpan: Lockheed, Oldarkor, Joxe Replay eta Laket.

Goizaldean: baratzuri zopa-jana.

Maiatzak 31, zapatua: Auzo Eguna.

10:00 judo erakustaldia Kimura Klubaren eskutik, igerilekuan.

12:30 triki-pintxo-poteoa.

13:30 Musika Bandaren kontzertua.

15:00 auzo bazkaria.

17:00 Xanjuandeiko II. Triki Txapelketa.

18:00 txokolatada.

19:00 erraldoiak eta buruhandiak, Skandalue elktrotxarangak lagunduta.

21:00 afaria (parrillada).

23:00 kontzertua eszenatoki handian: Kometa eta Kauta.

Karpan,  DJ Kanutorekin.

Ekainak 1, igandea.

06:00 txokolatada.

07:00 sokamuturra.

09:00 salda.

12:00 dantzari txikiak. 

16:30 haurrentzako poni eta zezenak.

18:30 herri kirolak.

20:00 Mantangorriren igoera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide