Alaitz Urdalletak eta Alaia Etxabek irabazi dute Sanjuandegiko II. Trikiti Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2014ko eka. 2a, 11:41

Urdalleta eta Etxabe, txapela jantzita, azken pieza eskaintzen. (Ane Olaizola)

Zapatu arratsaldean izan zen txapelketa, eta bost bikotek hartu zuten parte bertan.

Zapatu arratsaldean jokatu zen, Sanjuandegiko festen baitan, II. Trikiti Txapelketa. Bost bikotek hartu zuten parte, eta Alaitz Urdalleta errezildarrak eta Alaia Etxabe zestoarrak osatutako bikoteak eraman zuen txapela. Iñigo Dominguez azpeitiarra eta Itxaso Gurrutxaga elosuarra, berriz, bigarren postuan geratu ziren. Jende ugari elkartu zen karpan, eta giro onean igaro zuten saioa. Txapelketako argazki gehiago Urola Kostako Hitza-ren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide